jueves, 28 de mayo de 2015

HItzadia bidiarien eskubideei buruz



Maiatzaren 26an hitzaldi bat  emon zan Alkarteko lokalean  bidaiarien eskubideei buruz. Kontsumobideren laguntzagaz bi hitzaldi programatu ditugu, eta hilaren 26koa izan zan lehena. Hizlaria Maddalen Rivas izan zan, Laudioko kontsumo bulegoko teknikaria. Hitzaldira hogeita hamar bat alkartekide hurreratu ziren  eta guztiek interes handiagaz entzun ebezan hizlariaren hitzak.

jueves, 21 de mayo de 2015

Hitzaldia: “Iktusari buruzko zalantzak argitzen"

Gure urteko ekitaldi-programaren barruan, maiatzaren 20an  iktusari buruzko hitzaldi bat egin zan Alkartearen egoitzan. Hizlariak  Osakidetzako mediku gazte batzuk izan ziren, Durangaldeko  Nagusi Alkarteetan  dibulgazino lan interesgarria egiten ari direnak.

Mankomunidadeko Nagusien  Dinamizazino Zerbitzuaren proposamenez sortu zan hitzaldi hori egiteko asmoa. Jente asko joan zan hitzaldira, hizlariek oso modu didaktikoan emon ebezan azalpenak eta hitzaldiaren ostean solasaldi interesgarri bat izan zan. Hitzaldi horren moduko ekitaldiak antolatuz, San Trokaz Nagusien Alkarteak beste pauso bat emon dau bere helburu nagusiak —zahartze aktiboa eta bizi-kalidadea— lortzeko bidean.

martes, 19 de mayo de 2015

Lokal barriaren inagurazioa


Maiatzaren 18an  inauguratu dira gure Alkartearen lokal barri biak lehengo postaetxe zaharrean. Inaugurazino ekitaldian  Alkarteko presidenteak  alkartekide guztiak animatu zituen lokal barriak egunero erabiltera.  

Lokalak atondu ostean eta Udalak emon deuskun ekipamenduagaz,  leku goxo eta oso erabilgarri bat daukagu orain  gure alkartekide guztiek erabilteko.

Besteak beste, leku barrian  Internetera konektatutako hiru ordenagailu daukaguz gure alkartekide guztien zerbitzura. Bestalde, herriko liburutegiagaz lanean ari gara lokal barrian liburu sorta bat izateko gure alkartekideek euki dagien aisialdirako beste aukera bat. Baita ere ipiniko ditugu  mahaiko jokuak  eta saiatuko gara ekitaldi programa bat antolatzen bizitza emoteko San Trokaz Nagusien Alkartearen lokal barrioi. Argazki batzuk ikusteko, klikatu hemen.

martes, 12 de mayo de 2015

Amaitu da ansiedadea kontroletako tailerra

Bosgarren saioa egin ondoren, amaitu da apirilaren 13tik hona Elkartearen lokalean egin dan tailerra. Ekitaldi hori Durangaldeko  Nagusien Dinamizazino Zerbitzuaren proposamen bat izan da, psikologo batek zuzendu dau eta egin diren saioetan   ansiedade motak aztertu dira eta ikusi da zelan  jokatu euren aurrean. Pentsamentu ezezkorrak zelan gainditu ere aztertu da. Giroa oso ona izan da  eta tailerrera joan diren guztiak  oso pozik geratu dira bertan parte hartu izanaz.

lunes, 4 de mayo de 2015

Apirilaren 22an Donostia eta Hondarrabiara


Aprilaren 22an Donostia eta Hondarrabiara joan ginen egun-pasa. 65 jarlekuko autobus bat eroan genduan eta giro ederra sortu zan. Aginagako sagardotegi batean bazkaldu genduan. Bidaia guztietan egiten dogun zozketan, saridun gertatu ziren Nieves Salterain eta Begoña Salterain. Zorionak biei.
Egun horretako argazki ugari ditugu. Ikusi nahi dabenak, egin dagiala klik 
hemen.

Zuzendari Batzordeendako prestakuntza saioak

Apirilaren 15ean  San Trokaz Alkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide guztiok  parte hartu genduan Durangaldeko Mankomunidadeko  Nagusien  Dinamizazino Zerbitzuak antolatutako prestakuntza saio batean.

Asmoa zan danen artean hausnartzea zelan egin aktiboagoak  eta parte-hartzaileagoak Durangaldeko Nagusien Alkarteak.

Saioa Bolunta-ko monitoreek emon eben eta  hurreratu ginen guztiok asko ikasi genduan bertan.


Hasi da estresa eta ansiedadea kontrolatzeko tailerra

Apirilaren 13an  hasi zan  estresa eta ansiedadea kontrolatzeko tailerra. Egun horretatik aurrera bost saio egingo dira, bost astelehenetan jarraian. Lehenengo saiora 14 andra azaldu ziren.  Aurreko hitzaldia lez, eta urte barruan egiteko diren beste batzuen antzera,  ekitaldi hau  ere  Durangaldeko Mankomunidadeko  Nagusien  Dinamizazino Zerbitzuak emoten deuskun laguntzagaz egiten da.


Hitzaldia lokal barrian

Martiaren 12an  hitzaldi bat egin zan alkarteak  Zelaietako Postaetxea egoan tokian daukan lokal barrian. 
Gaia hauxe izan zan: “Gauzak ahazten jataz. Ba ete dauko konponbiderik horrek?” 
42 lagun izan ziren ekitaldian eta  hitzaldia oso interesgarria gertatu jaken entzule guztiei.

2015eko Batzar Nagusia

Otsailaren 22an egin zan  gure Alkartearen batzar Nagusia. Lagun arteko  ekitaldi anaikorra izan zan, betiko lez, eta amaieran,  oparien zozketa egin ondoren, izki bat janez aukera izan genduan alkarregaz berba egiteko  eta alkarteko kideen arteko lokarriak sendotzeko.