viernes, 23 de octubre de 2015

Hasi da informatikako ikastaroa

Hilaren 22an hasi zan gure Alkarteko lokalean  informatikako ikastaro bat San Trokaz Nagusien Alkarteko kideentzat. Arrazoi teknikoak direla-ta, hamar lagunentzako lekua baino ez dago, eta horregaitik talde bi antolatu doguz. 
Eskolak  martitzen-eguenetan izango dira, urte amaierara arte. Esperientzia ona bada, barriro egingo dogu ikastaroa datorren urtean. Momentuz, ikastaroan hasi diren lagunak  interesa handia agertu dabe  informatikako tresnak erabilten ikasteko.

miércoles, 14 de octubre de 2015

Materia organikoaren gaikako bilketari buruzko kanpaina


Gaur hitzaldi bat emon da gure lokalean,  zabor organikoa batzeko Zelaieta eta Muntsaratzen laster ipinteko dan bosgarren kontainerrari buruz. Agenda 21ko teknikoek emon dabe hitzaldia, eta azaldu deuskue zelako abantailak lortuko gendukezan danok lagunduko bagendu programa hori aurrera eroaten.

 Hitzaldira joandako guztiek  interes handiagaz jarraitu dabe eta ezbai bizia sortu da gero. Hitzaldiaren ostean zabor organikoa batzeko balde bana emon jako eskatu daben guztiari.

lunes, 5 de octubre de 2015

Urriak 1-eko argazkiak

beste era batera ikusteko, klikatu hemen.

Nagusi 2015

Nagusi izaera aktiboa duten adinekoen beharrentzako erantzun-eskaintza askotarikoa eta zabala du.



Burutuko diren jarduera horiek guztiek interesdunei euren bizi-kalitatea optimizatzeko formula berriak eta hobeak emango dizkiete. Aisialdiari edota kirolari loturiko jarduerak eskaintzeaz gain, adinekoen egoera pertsonalari lotutako elkarteetan parte hartzeko eta borondatezko lanak egiteko eta besteei laguntzeko formulak ezagutzeko aukera emango da.
Nagusira sartzea eta jardueretan parte hartzea guztiz doakoa da. Egun bakoitzean gonbidapen bat behera kargatu behar da web-orrialde honetan. Gonbidapena lortzeko, klikatu hemen.

Nagusien Nazinoarteko Eguna


Gure blogean esan genduan bezala, urriaren 1a da gure eguna, egun horretan ospatzen da-ta Nagusien Nazinoarteko Eguna, Nazino Batuek jai hori 1990ean sortu ondoren. 

Aurten, Durangaldeko Nagusien alkarteek hainbat ekitaldi antolatu dabez egun horri bere antza emoteko.

Alkarteen jardueren ganeko argazki erakusketa bat prestatu da eta herririk herri erakutsi da. Guk gure Kultur Astearen barruan erakutsiko dogu.

Irailaren 30eean hitzaldi bat emon eban Durangoko elkartegian Marije Etxebarria psikologo eta Deustuko Unibersitateko irakasleak. Ehundik gora lagun izan ziren hitzaldia entzuten eta danentzat gertau ei zan oso interesgarria.

Urriaren 1ean txango batzuk egin ziren, eta danak amaitu eben Durangoko Andra Mariko elizpean. 

Hantxe egoan ipinita argazki erakusketa eta gero manifestu bat irakurri zan ekitaldi horien guztien arrazoia gogoratzeko. Irakurle bietariko bat gure alkarteko kide bat izan zan: Mariaje Izpura.
Egun horretan bertan, arratsaldean, gure lokalera etorri zan guztiari txokolatea eskaini jakon.

Ekitaldi guztiak oso arrakastatsuak izan dira antolaketa eta parte-hartzearen aldetik. Horrek gogo handia emoten deusku lanean jarraitzeko zahartze aktibo eta parte-hartzailearen aldde, hau da, gure Alkarteak daukan helburu nagusiaren alde.