miércoles, 30 de septiembre de 2015

Urriak 1


Urriaren 1ean ospatuko da Nagusien Nazioarteko Eguna. Aurten, eskualdeko Nagusi Alkarte guztiek, Mankomunidadearen eta Durangoko Udalaren Nagusien Egoitzaren laguntzagaz, hainbat ekitaldi antolatu dabez egun hori ospatzeko: · Irailak 30, 17:30etan, Hitzaldia: "Nagusien eskubideak". Hizlaria: Maria Jesus Goikoetxea Iturregi, psikologoa eta Deustuko Unibertstateko irakaslea. Ekitaldia Durangoko Elkartegian izango da (Landako Etorbidea, 4). · Urriak 1. Nagusiendako senderismoa. Izena emoteko azken eguna: irailaren 28a. Telefonoak: 94 620 18 60 / 94 465 74 51. Emailak: adintek@durango-udala.net / terceraedad.mdurango@bizkaia.org. Ibilaldiak amaitu ostean manifestu bat irakurriko da Durangoko Andra Mariko elizpean. Erakusketa bat ere egongo da bertan Durangaldeko Alkarteek egindako ekitali eta jardueren ganeko argazkiekin. · Egun berean, arratsaldez, Zelaietako Jubilatuen Egoitzan, txokolatada bat egingo dogu, nahi daben guztientzat zabalik.

viernes, 25 de septiembre de 2015

Gausa berriak ikasten


Hilaren 22, 23 eta 24an amaitu dogu parke bioosasuntsuen ganeko tailerra, Mankomunidadearen lagunztagaz egin genduana. Ander monitoreak lehen egunean hitzaldi interesgarri bat emon euskun osasun arloko hainbat konturen ganean: nutrizinoa, mobitzearen abantailak. Entzule guztiek gustora eta probetxu handiagaz entzun eben haren jarduna. Hurrengo bi egunetan ariketa batzuk egin genduzan eta Muntsaratzeko parkeko aparatuak hurretik ikusten ibili ginen. Zoritxarrez, aparatu batzuk hondatuta egozan, baia halan da be gauza interesgarriak ikasi genituen eta une polita igaro. Hemendik aurrera, beraz, animatu aparatu horiek erabilten, hartu dozuezan aholkuak gogoratuta.

miércoles, 16 de septiembre de 2015

Portugaleterako txangoa

Irailaren 15ean txango bat egin dogu Portugaletera. Lehengo, Santurtziko portua ikusi dogu eta  handik gero Portugaletera jo dogu, batzuk oinez itsasadarraren ertzeko pasealekutik, eta beste batzuk autobusez. Portugaleten  hainbat gauza ikusi ditugu: Rialia museoa, Bizkaiko Zubia, eta bazkalostean  Andra Mari Basilika eta  Salazarko dorretxea.

Tarteka euria egin badeusku be, egun ederra izan da eta asko ikasi dogu Portugaleteko historiaren ganean. Horrez gain, Bizkaiko Zubitik eta  Salazar torretik ikuspegi ederrak ikusteko aukera izan dogu.
Txango honetako argazkiak ikusi gura badozuz, egin klik lotura honetan.