lunes, 14 de diciembre de 2015

Briska eta tute txapelketak


Hilaren 5, 6 eta 8an  jokatu dira gure Alkarteko lokalean  ohiko briska eta tute txapelketak. Lagunarteko giro ederrean igaro dira partidak, eta  bai jokalariak, bai ikusleak, gozatu ederra hartu dabe txapelketako giro anaikorragaz.

Hona hemen txapeldunen izenak:

Briskan: 


1.- Josefina Loizate eta Ana Mari Sarrionandia.
2.- Marcelino Uria eta Juan Luis Elorza
3.- Angel Villa eta Félix Guridi
4.- Sebastián Zalbidegoitia eta Sabino Cearsolo

Tutean:


1.- Jose Antonio Odriozola eta José Andrés Garate
2.- Nerea Zarandona eta Inaxio Iturrieta
3.- Iñaki Mandaluniz eta Jose Mari Leibar
4.- Angel Villa eta Félix Guridi

Horrez gain, hilaren 8an  Gabonetako lau otzara zozketatu ziren  gure Alkarteko kide guztien artean. Hona hemen sarituen izenak:


1. Saria: 

Alcántara Bernal López eta Maria Pilar Areitiobirichinaga Ajuria

2. Saria:

Jaime Echevarría Arcarazo eta Ana Rosa Lázpita Maiztegui


Zuzendaritza Batzordeko kideok  gure zorion beroenak emoten deutsueguz txapeldun eta saritu guztioi.

lunes, 23 de noviembre de 2015

XXIII. Kultur Astea bukatu da

Azaroaren 21ean, anaitasunezko bazkari bat eginez eta  Alkarteko kide zaharrenak omenduz, amaitu genduan 2015. Urteko Kultur Astea.

Kultur Asteko ekitaldiekin  San Trokaz Nagusien Elkarteko Zuzendaritza batzordeak  aukera emon gura izan deutzegu alkartekide guztiei  hainbat ekintzaren bitartez gauza barriak ikasteko eta une atseginak igaroteko.


Aukera izan dogu, adibidez, gauza barriak ikasteko elikadurari buruz eta jakiteko zelan erabili landarak gure osasuna hobetzeko;
barre egin dogu,  eta hunkitu be bai, Up pelikulako pertsonaia samurrekin; gauza asko ikasi ditugu Durangaldeko historiaren ganean, Gerediaga Alkarteko gidari bategaz merinoaren ibilbidea eginda; Abadiñoko Done Zezili abesbatzaren  musikagaz gozatu dogu, eta  Kultur Asteko ekitaldiei agur esateko anaitasunezko  bazkari ederra egin dogu, gugaz ez dagozanak  gogoratu ondoren.


Eta Kultur Aste hau amaitzeagaz batera hasi gara barriro asmetan zer antolatu 2016ko XXIV. edizinorako, horretan be parte hartuko dozulako esperantzan.

lunes, 2 de noviembre de 2015

XXIII. Kultur Asteko Egitaraua

Azaroaren 16an, 17:00etan, gure XXIII. Kultur Asteko ekitaldiak hasiko doguz hitzaldi bategaz: "Sendabedarrak eta osasuna" dauka izenburua, Joaquín Ruedak emongo dau, eta bertan azalduko dau alkarteko kideek lehendik batuta daukiezan hainbat bedar eta landaren gaitasunak. 

 Hilaren 17an, 17:00etan, Up pelikula emongo da. 

 Hilaren 19an, eguenean, txango bat egingo dogu Durangaldetik zehar, 

bertako historia, leku eta monumentuak ezagutzeko. Txangoa autobusez egingo dogu, dohainik izango da, eta Gerediaga alkarteko gida batek lagunduko deusku  lekuak ezagutzen. Ibilbidearen ganeko argitasun gehiago ikusi zeinkie lotura honetan klik eginda. Txangoa Txanporta plazan amaituko da 13:30etan. 

Hilaren 20an, barikuan, 19:00etan, Txanporta Kultur Etxean, Abadiñoko  "Done Zezili" abesbatzaren kantaldia entzungo dogu. 

 Eta Kultur Astea amaitzeko, hilaren 21ean, zapatuan, 13:00etan, San Trokaz elizan  meza bat esango da gure alkarteko kide hilen alde. Egun horretan bertan, 14:00etan, Zelaieta Hoteleko Udalondo jatetxean, anaitasunezko bazkari bat egingo dogu  Kultur Asteari agur esateko. Bertan, bazkide zaharrenei omenaldia egingo deutsegu  eta gero dantzaldia egongo da. 

 Asko poztuko ginake ekitaldiotara etorriko bazina.

viernes, 23 de octubre de 2015

Hasi da informatikako ikastaroa

Hilaren 22an hasi zan gure Alkarteko lokalean  informatikako ikastaro bat San Trokaz Nagusien Alkarteko kideentzat. Arrazoi teknikoak direla-ta, hamar lagunentzako lekua baino ez dago, eta horregaitik talde bi antolatu doguz. 
Eskolak  martitzen-eguenetan izango dira, urte amaierara arte. Esperientzia ona bada, barriro egingo dogu ikastaroa datorren urtean. Momentuz, ikastaroan hasi diren lagunak  interesa handia agertu dabe  informatikako tresnak erabilten ikasteko.

miércoles, 14 de octubre de 2015

Materia organikoaren gaikako bilketari buruzko kanpaina


Gaur hitzaldi bat emon da gure lokalean,  zabor organikoa batzeko Zelaieta eta Muntsaratzen laster ipinteko dan bosgarren kontainerrari buruz. Agenda 21ko teknikoek emon dabe hitzaldia, eta azaldu deuskue zelako abantailak lortuko gendukezan danok lagunduko bagendu programa hori aurrera eroaten.

 Hitzaldira joandako guztiek  interes handiagaz jarraitu dabe eta ezbai bizia sortu da gero. Hitzaldiaren ostean zabor organikoa batzeko balde bana emon jako eskatu daben guztiari.

lunes, 5 de octubre de 2015

Urriak 1-eko argazkiak

beste era batera ikusteko, klikatu hemen.

Nagusi 2015

Nagusi izaera aktiboa duten adinekoen beharrentzako erantzun-eskaintza askotarikoa eta zabala du.



Burutuko diren jarduera horiek guztiek interesdunei euren bizi-kalitatea optimizatzeko formula berriak eta hobeak emango dizkiete. Aisialdiari edota kirolari loturiko jarduerak eskaintzeaz gain, adinekoen egoera pertsonalari lotutako elkarteetan parte hartzeko eta borondatezko lanak egiteko eta besteei laguntzeko formulak ezagutzeko aukera emango da.
Nagusira sartzea eta jardueretan parte hartzea guztiz doakoa da. Egun bakoitzean gonbidapen bat behera kargatu behar da web-orrialde honetan. Gonbidapena lortzeko, klikatu hemen.

Nagusien Nazinoarteko Eguna


Gure blogean esan genduan bezala, urriaren 1a da gure eguna, egun horretan ospatzen da-ta Nagusien Nazinoarteko Eguna, Nazino Batuek jai hori 1990ean sortu ondoren. 

Aurten, Durangaldeko Nagusien alkarteek hainbat ekitaldi antolatu dabez egun horri bere antza emoteko.

Alkarteen jardueren ganeko argazki erakusketa bat prestatu da eta herririk herri erakutsi da. Guk gure Kultur Astearen barruan erakutsiko dogu.

Irailaren 30eean hitzaldi bat emon eban Durangoko elkartegian Marije Etxebarria psikologo eta Deustuko Unibersitateko irakasleak. Ehundik gora lagun izan ziren hitzaldia entzuten eta danentzat gertau ei zan oso interesgarria.

Urriaren 1ean txango batzuk egin ziren, eta danak amaitu eben Durangoko Andra Mariko elizpean. 

Hantxe egoan ipinita argazki erakusketa eta gero manifestu bat irakurri zan ekitaldi horien guztien arrazoia gogoratzeko. Irakurle bietariko bat gure alkarteko kide bat izan zan: Mariaje Izpura.
Egun horretan bertan, arratsaldean, gure lokalera etorri zan guztiari txokolatea eskaini jakon.

Ekitaldi guztiak oso arrakastatsuak izan dira antolaketa eta parte-hartzearen aldetik. Horrek gogo handia emoten deusku lanean jarraitzeko zahartze aktibo eta parte-hartzailearen aldde, hau da, gure Alkarteak daukan helburu nagusiaren alde.

miércoles, 30 de septiembre de 2015

Urriak 1


Urriaren 1ean ospatuko da Nagusien Nazioarteko Eguna. Aurten, eskualdeko Nagusi Alkarte guztiek, Mankomunidadearen eta Durangoko Udalaren Nagusien Egoitzaren laguntzagaz, hainbat ekitaldi antolatu dabez egun hori ospatzeko: · Irailak 30, 17:30etan, Hitzaldia: "Nagusien eskubideak". Hizlaria: Maria Jesus Goikoetxea Iturregi, psikologoa eta Deustuko Unibertstateko irakaslea. Ekitaldia Durangoko Elkartegian izango da (Landako Etorbidea, 4). · Urriak 1. Nagusiendako senderismoa. Izena emoteko azken eguna: irailaren 28a. Telefonoak: 94 620 18 60 / 94 465 74 51. Emailak: adintek@durango-udala.net / terceraedad.mdurango@bizkaia.org. Ibilaldiak amaitu ostean manifestu bat irakurriko da Durangoko Andra Mariko elizpean. Erakusketa bat ere egongo da bertan Durangaldeko Alkarteek egindako ekitali eta jardueren ganeko argazkiekin. · Egun berean, arratsaldez, Zelaietako Jubilatuen Egoitzan, txokolatada bat egingo dogu, nahi daben guztientzat zabalik.

viernes, 25 de septiembre de 2015

Gausa berriak ikasten


Hilaren 22, 23 eta 24an amaitu dogu parke bioosasuntsuen ganeko tailerra, Mankomunidadearen lagunztagaz egin genduana. Ander monitoreak lehen egunean hitzaldi interesgarri bat emon euskun osasun arloko hainbat konturen ganean: nutrizinoa, mobitzearen abantailak. Entzule guztiek gustora eta probetxu handiagaz entzun eben haren jarduna. Hurrengo bi egunetan ariketa batzuk egin genduzan eta Muntsaratzeko parkeko aparatuak hurretik ikusten ibili ginen. Zoritxarrez, aparatu batzuk hondatuta egozan, baia halan da be gauza interesgarriak ikasi genituen eta une polita igaro. Hemendik aurrera, beraz, animatu aparatu horiek erabilten, hartu dozuezan aholkuak gogoratuta.

miércoles, 16 de septiembre de 2015

Portugaleterako txangoa

Irailaren 15ean txango bat egin dogu Portugaletera. Lehengo, Santurtziko portua ikusi dogu eta  handik gero Portugaletera jo dogu, batzuk oinez itsasadarraren ertzeko pasealekutik, eta beste batzuk autobusez. Portugaleten  hainbat gauza ikusi ditugu: Rialia museoa, Bizkaiko Zubia, eta bazkalostean  Andra Mari Basilika eta  Salazarko dorretxea.

Tarteka euria egin badeusku be, egun ederra izan da eta asko ikasi dogu Portugaleteko historiaren ganean. Horrez gain, Bizkaiko Zubitik eta  Salazar torretik ikuspegi ederrak ikusteko aukera izan dogu.
Txango honetako argazkiak ikusi gura badozuz, egin klik lotura honetan.

jueves, 25 de junio de 2015

Txango bat Santanderrera


Aurtengo egitaraua beteaz, hilaren 24an 52 lagunek txango bat egin genduan Santanderrera. Han zain genituen  gida bik Santanderreko  katedrala eta ingurumariak erakutsi euskuezan, bidebatez hiri horren historiaren pasarte esanguratsuenak azaltzeagaz batera, esaterako 1941eko sutea. Katedrala ikusi ondoren, Magdalena jauregira joan ginen eta  gero  autobusean  hiri osoa ikusi genduan.
Bapo jan genduan  Itsas Museoko jatetxean,  eta bazlakostean   museo hori ikusi genduan gida bategaz. Bisitaldia amaitzeko, kuku arin bat egin genduan Santoñara.  Txanportan  autobusetik jaitsi ginenean  mundo guztiak inoen egun zoragarria igaro genduala, eta aro bikain bategaz ganera. Argazkiak ikusteko, klikatu hemen.


domingo, 14 de junio de 2015

Konsumoaren ganeko prestakuntza

2015-VI-10

Hizlaria: Begoña Olabarrieta

Medikazinoa eta automedikazinoa

Parte-hartzaileak: 27 lagun.

Oso ikastaro interesgarri eta atsegina iruditu jaku.
Hizlariak lortu dau entzule guztiok ikastaroan parte hartzea.
Ordubeteko saioa baino ez da izan, baina oso betea eta oparoa iruditu jaku, hizlariak komuniketako euki daben ahalmenagaitik.



Zelan egin berba publikoan

Hizlaria: Enrique Perez Urresti

Prestakuntza ikastaroa 2015eko ekainaren 2, 4, 9, eta 11n

12 orduko ikastaro 8 ikaslerentzat.
Balantzea: Ikastaroan parte hartu dogun guztiok  oso eroso eta gustora egon gara. Saiatu gara geure bildurrak gainditzen  eta konfiantza hartzen geure buruagaz. Pauta batzuk ikasi ditugu   geure burua hobeto adierazteko eta hitzaldi bat hobeto egituratzeko, kasuan kasuko  egoerara egokituz, isiltasunak kudeatuz, e.a.


jueves, 28 de mayo de 2015

HItzadia bidiarien eskubideei buruz



Maiatzaren 26an hitzaldi bat  emon zan Alkarteko lokalean  bidaiarien eskubideei buruz. Kontsumobideren laguntzagaz bi hitzaldi programatu ditugu, eta hilaren 26koa izan zan lehena. Hizlaria Maddalen Rivas izan zan, Laudioko kontsumo bulegoko teknikaria. Hitzaldira hogeita hamar bat alkartekide hurreratu ziren  eta guztiek interes handiagaz entzun ebezan hizlariaren hitzak.

jueves, 21 de mayo de 2015

Hitzaldia: “Iktusari buruzko zalantzak argitzen"

Gure urteko ekitaldi-programaren barruan, maiatzaren 20an  iktusari buruzko hitzaldi bat egin zan Alkartearen egoitzan. Hizlariak  Osakidetzako mediku gazte batzuk izan ziren, Durangaldeko  Nagusi Alkarteetan  dibulgazino lan interesgarria egiten ari direnak.

Mankomunidadeko Nagusien  Dinamizazino Zerbitzuaren proposamenez sortu zan hitzaldi hori egiteko asmoa. Jente asko joan zan hitzaldira, hizlariek oso modu didaktikoan emon ebezan azalpenak eta hitzaldiaren ostean solasaldi interesgarri bat izan zan. Hitzaldi horren moduko ekitaldiak antolatuz, San Trokaz Nagusien Alkarteak beste pauso bat emon dau bere helburu nagusiak —zahartze aktiboa eta bizi-kalidadea— lortzeko bidean.

martes, 19 de mayo de 2015

Lokal barriaren inagurazioa


Maiatzaren 18an  inauguratu dira gure Alkartearen lokal barri biak lehengo postaetxe zaharrean. Inaugurazino ekitaldian  Alkarteko presidenteak  alkartekide guztiak animatu zituen lokal barriak egunero erabiltera.  

Lokalak atondu ostean eta Udalak emon deuskun ekipamenduagaz,  leku goxo eta oso erabilgarri bat daukagu orain  gure alkartekide guztiek erabilteko.

Besteak beste, leku barrian  Internetera konektatutako hiru ordenagailu daukaguz gure alkartekide guztien zerbitzura. Bestalde, herriko liburutegiagaz lanean ari gara lokal barrian liburu sorta bat izateko gure alkartekideek euki dagien aisialdirako beste aukera bat. Baita ere ipiniko ditugu  mahaiko jokuak  eta saiatuko gara ekitaldi programa bat antolatzen bizitza emoteko San Trokaz Nagusien Alkartearen lokal barrioi. Argazki batzuk ikusteko, klikatu hemen.

martes, 12 de mayo de 2015

Amaitu da ansiedadea kontroletako tailerra

Bosgarren saioa egin ondoren, amaitu da apirilaren 13tik hona Elkartearen lokalean egin dan tailerra. Ekitaldi hori Durangaldeko  Nagusien Dinamizazino Zerbitzuaren proposamen bat izan da, psikologo batek zuzendu dau eta egin diren saioetan   ansiedade motak aztertu dira eta ikusi da zelan  jokatu euren aurrean. Pentsamentu ezezkorrak zelan gainditu ere aztertu da. Giroa oso ona izan da  eta tailerrera joan diren guztiak  oso pozik geratu dira bertan parte hartu izanaz.

lunes, 4 de mayo de 2015

Apirilaren 22an Donostia eta Hondarrabiara


Aprilaren 22an Donostia eta Hondarrabiara joan ginen egun-pasa. 65 jarlekuko autobus bat eroan genduan eta giro ederra sortu zan. Aginagako sagardotegi batean bazkaldu genduan. Bidaia guztietan egiten dogun zozketan, saridun gertatu ziren Nieves Salterain eta Begoña Salterain. Zorionak biei.
Egun horretako argazki ugari ditugu. Ikusi nahi dabenak, egin dagiala klik 
hemen.

Zuzendari Batzordeendako prestakuntza saioak

Apirilaren 15ean  San Trokaz Alkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide guztiok  parte hartu genduan Durangaldeko Mankomunidadeko  Nagusien  Dinamizazino Zerbitzuak antolatutako prestakuntza saio batean.

Asmoa zan danen artean hausnartzea zelan egin aktiboagoak  eta parte-hartzaileagoak Durangaldeko Nagusien Alkarteak.

Saioa Bolunta-ko monitoreek emon eben eta  hurreratu ginen guztiok asko ikasi genduan bertan.


Hasi da estresa eta ansiedadea kontrolatzeko tailerra

Apirilaren 13an  hasi zan  estresa eta ansiedadea kontrolatzeko tailerra. Egun horretatik aurrera bost saio egingo dira, bost astelehenetan jarraian. Lehenengo saiora 14 andra azaldu ziren.  Aurreko hitzaldia lez, eta urte barruan egiteko diren beste batzuen antzera,  ekitaldi hau  ere  Durangaldeko Mankomunidadeko  Nagusien  Dinamizazino Zerbitzuak emoten deuskun laguntzagaz egiten da.


Hitzaldia lokal barrian

Martiaren 12an  hitzaldi bat egin zan alkarteak  Zelaietako Postaetxea egoan tokian daukan lokal barrian. 
Gaia hauxe izan zan: “Gauzak ahazten jataz. Ba ete dauko konponbiderik horrek?” 
42 lagun izan ziren ekitaldian eta  hitzaldia oso interesgarria gertatu jaken entzule guztiei.

2015eko Batzar Nagusia

Otsailaren 22an egin zan  gure Alkartearen batzar Nagusia. Lagun arteko  ekitaldi anaikorra izan zan, betiko lez, eta amaieran,  oparien zozketa egin ondoren, izki bat janez aukera izan genduan alkarregaz berba egiteko  eta alkarteko kideen arteko lokarriak sendotzeko.