viernes, 30 de noviembre de 2018

Kartak txapelketa


Gure elkarteko XXVI Aste Kulturala amaitu da




Elkarteko bazkide gizon eta emakume zaharrenen omenezko bazkariagaz amaitu dira Kultur Asteko ekitaldiak, zeintzuk hilaren 12an hasi ziren UPV-EHUko irakasle  Raúl Ibañezek emon eban hitzaldiagaz. Bertan, Ibañezek modu atsegin eta interesgarri batean erakutsi euskun matematikek gure gizartean dauken paper garrantzistua.

Martitzenean hasi eta eguazten goizera arte, erakusketa bat egin genduan almazuela eta patchwork tailerrean egiten ari diren lanekin. Tailer hori aurten hasi da, oso arrakastatsua gertau da, giro bikaina dauko, eta bertan egiten diren lanak oso maila handikoak dira.

Eguaztenean,  Handia filma ikusi genduan Txanporta Kultur Etxean, hainbat Goya sari irabazitako lan ederra.

Eguenean Foru Aldundiko jauregira joan ginen, eta barikuan  kontzertu eder bat entzun genduan San Trokaz elizan, Durangoko “Bartolomé Ertzilla”  musika konserbatorioko zeharkako txirula taldeagaz eta Abadiñoko Done Zezili abesbatzagaz.

Kultur Asteko ekitaldi guztietara bazkide mordo bat azaldu da, eta eskerrak emoten deutseguz Udalari  eta Abadiñoko parrokiari  ekitaldi horiek egiteko emon deuskuen laguntzagatik. Eta orain,  amaitu barri dogunean Kultur Astearen XXVI. edizinoa, hasita gagoz pentsatzen zelan osatu hurrengoa.