martes, 24 de abril de 2018

San Trokaz alkarteak tailer barriak antolatu ditu


Gure bazkide guztien interesei erantzuteko jarduerak antolatzeko asmoari eutsiz, tailer barri batzuk ipini behar ditugu martxan Alkarteko lokaletan. 

Halan, maiatzaren 7an 17:00retan hasiko da patchwork edo oihal zatien joskura  tailer bat, gure bazkide batek emongo dabena langintza horren oinarriak erakusteko.

Tailer horren ostean beste bi emongo dira, bata puntu tailerra eta bestea vainica tailerra. 

Alkarteko bazkide guztientzat tailerrok doan izango dira, eta bakotxaren barri jakinaraziko da betiko eran: kartelekin, Whatsappez, eta izena emoteko orria tabernan.

Zuzendari Batzordearen ekimen barri honetan parte hartuko dozuelakoan, hantxe alkar ikusi arte.

Ana Martínek dinosku zelan bizi gehiago eta hobeto


Aurten antolatu dogun lehen hitzaldia  Ana Martín psikologoak emon dau, Mankomunidadeko Nagusien Dinamizazino Zerbitzuak lagunduta. Hitzaldiaren gaia izan da zer egin  beharko genduken gure bizitzak jarraitu dagian izaten atsegina eta probetxuzkoa, etsi barik lepoan urteak pilatzen jakuzalako.

Ana Martinezek esan ebanez, medikuntzaren aurrerapenei  eta bizi-baldintza hobeai esker, eta azken urteotako murrizketak gorabehera, persona nagusiok lan handia egin geinke ondinon familietan eta bizi garen gizartean. 

Horregaitik, gauza izan behar gara ulertzeko gure zahartzaroa aukera barri bat dala  gure gaitasun eta abildade guztiak lantzen jarraitzeko, arazoei alaitasunez aurre eginda, eta urteek emon deuskuen jakituria, sosegua eta eskuzabaltasuna  gure lagun hurkoen mesedetan erabilita.

Hitzaldian oso giro oan egon zan eta gutako bakotxak aukera euki genduen hainbat galdera egiteko hizlariari.

Ana Martinezen erakusketaren diapositibak ikusteko,  egin klik hemen.

Ekintzak aurrera doaz urte barrian

Elkarteko Batzar Nagusia egin eta gero, 2018ko urtean ekintza barriak egiten hasi gara eta baliabide gehiago ipini ditugu bazkideen eskura. Batzar haretan esan genduan lez, WhastApp talde bat sortu dogu, bere bitartez bazkide guztien jakinean ipinteko antolatu nahi babestu ditugun ekintza guztiak. Honezkero 30 bat lagun dagoz sartuta talde horretan. Zuk be parte hartu nahi izango bazendu, nahikoa dozu zure zenbakia emotea Zuzendaritza Batzordeko edonori.

Bestalde, Gabonetako oporrak aprobetxatuta, robotika tailer bat egin genduen barriro bazkideen ilobekin. Eta igaz hasitako informatika tailerragaz jarraitzen dogu. Amaitzen danean beste deialdi bat egingo dogu, azken hileotan Elkartera etorri diren lagunek be euki dagien apuntetako aukera.

Oroimena estimuletako tailer bat be hasi dogu, hamahiru saio izango dituena. 

Zine zikloagaz ere jarraitzen dogu  eta  haratusteak ospatu doguz  ohiko txokolatada eginez arratsalde batean aitite-amama-lobak alkartuta. Parte hartu dogu Durango Irratia eta Onda Vasca irratietako saioetan, eta Durangaldeko Telebista emankizun batean, 2018ko gure ekintza plana jakinazoteko.

Otsailaren 22an, San Trokaz Nagusien Elkarteko kide mordo bat joan zan  Bilbora  pensino duinen aldeko manifestaldira.

Labur esanda: Elkartea badabil. Animatu zaiteze  parte hartzen antolatzen doguzan ekintzetan.