lunes, 23 de noviembre de 2015

XXIII. Kultur Astea bukatu da

Azaroaren 21ean, anaitasunezko bazkari bat eginez eta  Alkarteko kide zaharrenak omenduz, amaitu genduan 2015. Urteko Kultur Astea.

Kultur Asteko ekitaldiekin  San Trokaz Nagusien Elkarteko Zuzendaritza batzordeak  aukera emon gura izan deutzegu alkartekide guztiei  hainbat ekintzaren bitartez gauza barriak ikasteko eta une atseginak igaroteko.


Aukera izan dogu, adibidez, gauza barriak ikasteko elikadurari buruz eta jakiteko zelan erabili landarak gure osasuna hobetzeko;
barre egin dogu,  eta hunkitu be bai, Up pelikulako pertsonaia samurrekin; gauza asko ikasi ditugu Durangaldeko historiaren ganean, Gerediaga Alkarteko gidari bategaz merinoaren ibilbidea eginda; Abadiñoko Done Zezili abesbatzaren  musikagaz gozatu dogu, eta  Kultur Asteko ekitaldiei agur esateko anaitasunezko  bazkari ederra egin dogu, gugaz ez dagozanak  gogoratu ondoren.


Eta Kultur Aste hau amaitzeagaz batera hasi gara barriro asmetan zer antolatu 2016ko XXIV. edizinorako, horretan be parte hartuko dozulako esperantzan.

lunes, 2 de noviembre de 2015

XXIII. Kultur Asteko Egitaraua

Azaroaren 16an, 17:00etan, gure XXIII. Kultur Asteko ekitaldiak hasiko doguz hitzaldi bategaz: "Sendabedarrak eta osasuna" dauka izenburua, Joaquín Ruedak emongo dau, eta bertan azalduko dau alkarteko kideek lehendik batuta daukiezan hainbat bedar eta landaren gaitasunak. 

 Hilaren 17an, 17:00etan, Up pelikula emongo da. 

 Hilaren 19an, eguenean, txango bat egingo dogu Durangaldetik zehar, 

bertako historia, leku eta monumentuak ezagutzeko. Txangoa autobusez egingo dogu, dohainik izango da, eta Gerediaga alkarteko gida batek lagunduko deusku  lekuak ezagutzen. Ibilbidearen ganeko argitasun gehiago ikusi zeinkie lotura honetan klik eginda. Txangoa Txanporta plazan amaituko da 13:30etan. 

Hilaren 20an, barikuan, 19:00etan, Txanporta Kultur Etxean, Abadiñoko  "Done Zezili" abesbatzaren kantaldia entzungo dogu. 

 Eta Kultur Astea amaitzeko, hilaren 21ean, zapatuan, 13:00etan, San Trokaz elizan  meza bat esango da gure alkarteko kide hilen alde. Egun horretan bertan, 14:00etan, Zelaieta Hoteleko Udalondo jatetxean, anaitasunezko bazkari bat egingo dogu  Kultur Asteari agur esateko. Bertan, bazkide zaharrenei omenaldia egingo deutsegu  eta gero dantzaldia egongo da. 

 Asko poztuko ginake ekitaldiotara etorriko bazina.