viernes, 30 de noviembre de 2018

Kartak txapelketa


Gure elkarteko XXVI Aste Kulturala amaitu da




Elkarteko bazkide gizon eta emakume zaharrenen omenezko bazkariagaz amaitu dira Kultur Asteko ekitaldiak, zeintzuk hilaren 12an hasi ziren UPV-EHUko irakasle  Raúl Ibañezek emon eban hitzaldiagaz. Bertan, Ibañezek modu atsegin eta interesgarri batean erakutsi euskun matematikek gure gizartean dauken paper garrantzistua.

Martitzenean hasi eta eguazten goizera arte, erakusketa bat egin genduan almazuela eta patchwork tailerrean egiten ari diren lanekin. Tailer hori aurten hasi da, oso arrakastatsua gertau da, giro bikaina dauko, eta bertan egiten diren lanak oso maila handikoak dira.

Eguaztenean,  Handia filma ikusi genduan Txanporta Kultur Etxean, hainbat Goya sari irabazitako lan ederra.

Eguenean Foru Aldundiko jauregira joan ginen, eta barikuan  kontzertu eder bat entzun genduan San Trokaz elizan, Durangoko “Bartolomé Ertzilla”  musika konserbatorioko zeharkako txirula taldeagaz eta Abadiñoko Done Zezili abesbatzagaz.

Kultur Asteko ekitaldi guztietara bazkide mordo bat azaldu da, eta eskerrak emoten deutseguz Udalari  eta Abadiñoko parrokiari  ekitaldi horiek egiteko emon deuskuen laguntzagatik. Eta orain,  amaitu barri dogunean Kultur Astearen XXVI. edizinoa, hasita gagoz pentsatzen zelan osatu hurrengoa.

martes, 24 de abril de 2018

San Trokaz alkarteak tailer barriak antolatu ditu


Gure bazkide guztien interesei erantzuteko jarduerak antolatzeko asmoari eutsiz, tailer barri batzuk ipini behar ditugu martxan Alkarteko lokaletan. 

Halan, maiatzaren 7an 17:00retan hasiko da patchwork edo oihal zatien joskura  tailer bat, gure bazkide batek emongo dabena langintza horren oinarriak erakusteko.

Tailer horren ostean beste bi emongo dira, bata puntu tailerra eta bestea vainica tailerra. 

Alkarteko bazkide guztientzat tailerrok doan izango dira, eta bakotxaren barri jakinaraziko da betiko eran: kartelekin, Whatsappez, eta izena emoteko orria tabernan.

Zuzendari Batzordearen ekimen barri honetan parte hartuko dozuelakoan, hantxe alkar ikusi arte.

Ana Martínek dinosku zelan bizi gehiago eta hobeto


Aurten antolatu dogun lehen hitzaldia  Ana Martín psikologoak emon dau, Mankomunidadeko Nagusien Dinamizazino Zerbitzuak lagunduta. Hitzaldiaren gaia izan da zer egin  beharko genduken gure bizitzak jarraitu dagian izaten atsegina eta probetxuzkoa, etsi barik lepoan urteak pilatzen jakuzalako.

Ana Martinezek esan ebanez, medikuntzaren aurrerapenei  eta bizi-baldintza hobeai esker, eta azken urteotako murrizketak gorabehera, persona nagusiok lan handia egin geinke ondinon familietan eta bizi garen gizartean. 

Horregaitik, gauza izan behar gara ulertzeko gure zahartzaroa aukera barri bat dala  gure gaitasun eta abildade guztiak lantzen jarraitzeko, arazoei alaitasunez aurre eginda, eta urteek emon deuskuen jakituria, sosegua eta eskuzabaltasuna  gure lagun hurkoen mesedetan erabilita.

Hitzaldian oso giro oan egon zan eta gutako bakotxak aukera euki genduen hainbat galdera egiteko hizlariari.

Ana Martinezen erakusketaren diapositibak ikusteko,  egin klik hemen.

Ekintzak aurrera doaz urte barrian

Elkarteko Batzar Nagusia egin eta gero, 2018ko urtean ekintza barriak egiten hasi gara eta baliabide gehiago ipini ditugu bazkideen eskura. Batzar haretan esan genduan lez, WhastApp talde bat sortu dogu, bere bitartez bazkide guztien jakinean ipinteko antolatu nahi babestu ditugun ekintza guztiak. Honezkero 30 bat lagun dagoz sartuta talde horretan. Zuk be parte hartu nahi izango bazendu, nahikoa dozu zure zenbakia emotea Zuzendaritza Batzordeko edonori.

Bestalde, Gabonetako oporrak aprobetxatuta, robotika tailer bat egin genduen barriro bazkideen ilobekin. Eta igaz hasitako informatika tailerragaz jarraitzen dogu. Amaitzen danean beste deialdi bat egingo dogu, azken hileotan Elkartera etorri diren lagunek be euki dagien apuntetako aukera.

Oroimena estimuletako tailer bat be hasi dogu, hamahiru saio izango dituena. 

Zine zikloagaz ere jarraitzen dogu  eta  haratusteak ospatu doguz  ohiko txokolatada eginez arratsalde batean aitite-amama-lobak alkartuta. Parte hartu dogu Durango Irratia eta Onda Vasca irratietako saioetan, eta Durangaldeko Telebista emankizun batean, 2018ko gure ekintza plana jakinazoteko.

Otsailaren 22an, San Trokaz Nagusien Elkarteko kide mordo bat joan zan  Bilbora  pensino duinen aldeko manifestaldira.

Labur esanda: Elkartea badabil. Animatu zaiteze  parte hartzen antolatzen doguzan ekintzetan.

viernes, 26 de enero de 2018

2018ko Ohiko Batzar Orokorra



Urtarrilaren 21ean egin genduan gure alkartearen Ohiko Batzar Orokorra. Urtero lez, probalekuan egin genduan batzarra, bertaratzen diren bazkide guztiendako lekua izateko.

Igazko batzarraren akta eta  urriko  batzar bereziko akta irakurri eta onartu ostean, Zuzendaritza Batzordeak  urteko kontuen barri emon eban,  eta 2017ko ekitaldien laburpena eta 2018ko egitaraua aurkeztu ebazan.


Bestalde, Mari Murgoitio kideak bere bokaltzari isteko eskaria egin ondoren ez dalako heltzen ardura guztiak betetzera, batzarrak onartu eutson dimisinoa eta  erabagi eban Amparo Barcala, Fernando Gastelu-Iturri eta Lourdes Mendizabal izendatzea bokal barri lez.


Batzarraren amaieran betiko opari zozketa eta izkia egin ziren.


Batzarreko argazkiak hemen eta beste lotura honetan ere ikusi zeinkiez.