Hilaren 22an hasi zan gure Alkarteko lokalean informatikako ikastaro bat San Trokaz Nagusien Alkarteko kideentzat. Arrazoi teknikoak direla-ta, hamar lagunentzako lekua baino ez dago, eta horregaitik talde bi antolatu doguz. Eskolak martitzen-eguenetan izango dira, urte amaierara arte. Esperientzia ona bada, barriro egingo dogu ikastaroa datorren urtean. Momentuz, ikastaroan hasi diren lagunak interesa handia agertu dabe informatikako tresnak erabilten ikasteko.






