lunes, 5 de octubre de 2015

Nagusien Nazinoarteko Eguna


Gure blogean esan genduan bezala, urriaren 1a da gure eguna, egun horretan ospatzen da-ta Nagusien Nazinoarteko Eguna, Nazino Batuek jai hori 1990ean sortu ondoren. 

Aurten, Durangaldeko Nagusien alkarteek hainbat ekitaldi antolatu dabez egun horri bere antza emoteko.

Alkarteen jardueren ganeko argazki erakusketa bat prestatu da eta herririk herri erakutsi da. Guk gure Kultur Astearen barruan erakutsiko dogu.

Irailaren 30eean hitzaldi bat emon eban Durangoko elkartegian Marije Etxebarria psikologo eta Deustuko Unibersitateko irakasleak. Ehundik gora lagun izan ziren hitzaldia entzuten eta danentzat gertau ei zan oso interesgarria.

Urriaren 1ean txango batzuk egin ziren, eta danak amaitu eben Durangoko Andra Mariko elizpean. 

Hantxe egoan ipinita argazki erakusketa eta gero manifestu bat irakurri zan ekitaldi horien guztien arrazoia gogoratzeko. Irakurle bietariko bat gure alkarteko kide bat izan zan: Mariaje Izpura.
Egun horretan bertan, arratsaldean, gure lokalera etorri zan guztiari txokolatea eskaini jakon.

Ekitaldi guztiak oso arrakastatsuak izan dira antolaketa eta parte-hartzearen aldetik. Horrek gogo handia emoten deusku lanean jarraitzeko zahartze aktibo eta parte-hartzailearen aldde, hau da, gure Alkarteak daukan helburu nagusiaren alde.

No hay comentarios:

Publicar un comentario