lunes, 23 de noviembre de 2015

XXIII. Kultur Astea bukatu da

Azaroaren 21ean, anaitasunezko bazkari bat eginez eta  Alkarteko kide zaharrenak omenduz, amaitu genduan 2015. Urteko Kultur Astea.

Kultur Asteko ekitaldiekin  San Trokaz Nagusien Elkarteko Zuzendaritza batzordeak  aukera emon gura izan deutzegu alkartekide guztiei  hainbat ekintzaren bitartez gauza barriak ikasteko eta une atseginak igaroteko.


Aukera izan dogu, adibidez, gauza barriak ikasteko elikadurari buruz eta jakiteko zelan erabili landarak gure osasuna hobetzeko;
barre egin dogu,  eta hunkitu be bai, Up pelikulako pertsonaia samurrekin; gauza asko ikasi ditugu Durangaldeko historiaren ganean, Gerediaga Alkarteko gidari bategaz merinoaren ibilbidea eginda; Abadiñoko Done Zezili abesbatzaren  musikagaz gozatu dogu, eta  Kultur Asteko ekitaldiei agur esateko anaitasunezko  bazkari ederra egin dogu, gugaz ez dagozanak  gogoratu ondoren.


Eta Kultur Aste hau amaitzeagaz batera hasi gara barriro asmetan zer antolatu 2016ko XXIV. edizinorako, horretan be parte hartuko dozulako esperantzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario